XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITA LARZABAL - A. ZUBIKARAI

Eguaztena, 12. Goizean goiz, poza.

Bizi garean antzertilarien aita lez ezagutzen dogun Antonio Labaien`en 90 urte.

Berak dakin lez binbolin eta guzti ospatuteko eguna.

Eguerdian, illeta kanpaia Sokoa`tik.

Ziurretik euskal antzerkitik ugarien idatzitako Pier Larzabal`en eriotza.

Biak adiskide, biak lankide eta iñoiz iruroz leiaketa baten baiño geiagotan epai-maiko.

Intzentsua biziei, intzentsu usaitsuago illei.

Larzabal antzerkilari zorrotz, alai, bizi eta umoretsua gendun.

Berezko eban biziari irri egiten arduratzeko gaitasuna.

Eta bere antzerkiak erriak atsegiñez iruntsiten zitun.

Euskera erreza, ariña, joria, errikoia.

Eta gaia... bere erriak artu, ikasi eta ikusia geienetan, beste batzutan asmatua.

Gogoratu Larzabal mugan jaio zala, mugako peripezi guztiak bizi izan zitula, mugalarien adiskide eta etxeko zala, bera ere mugalari izan zala, eta bere gai asko ortik etozala.

Eta gatza eukala gertaerak kontatu eta eguneroko ogi lez erriari atsegiñez sartzeko.

Gero, egille izan da. Egille eta eragille.

Askotan lan bat eskale eukan talde errikoien bateri bero-berotan asi, amaitu eta eskintzeko.

Or dago antzerkilari baten zorion erdi.

Lana atara eta erakusteko aukera eukitean.

Orrez gaiñera Larzabal`ek erri xearen kontzientzia euki eban; lanak gaitasunez eta txukun, baiña ulerkoi egiteko ardura.

Azken baten, eta danen gaiñetik, abade zan eta ba eukan erri ezaupidearen ardura eta kezka bere irakatsietarako.

Onetan Larzabal`en lana, erri lana izan da.

Erri lana izan zan lez Sokoa`ko parroki txikitik urte luzetan egin ebana.

Erri lana izan zan lez, geroago, Anai Artea`tik asi eta eskeiñi eban lana.

Beti espiritu bizi eta gartsuz.

Beti, etsi barik, aurreraka.

Eta beti indarkeriari lepoa emoten.

Gerratean, Alemanak baituta euki ebenean, bizi-jokorako eskola euki eban, an, eriotzarako zelaietan, menperatuen naigabetan bizi ardura eta adorea suspertzen eta biziari itxaropena eta tartea billatzen.

Ardura berbera erabili eban gero alde onetatik Iparraldera joanekin.

Origaitik galerazo eutsen muga alde ontarantz igarotea, eta origaitik alde onetan bere izena gaitzetsita euken batzuk.

Onetan ondo dakit Labaien`egaz batean epai-maiko nintzala, Karraskedo Olarra zan irugarrena, zelako eragiña euki gendun aren lan bat, agertutakoen artean onena, ez saritzeko.

Guk kontzientziz jokatu gendun, eta berea saritu, edo nai ta izen barik agertu, guretzat onena zalakotzat ikusi genduna.

Ez dakit ordaindu eutsen.

Baiña, orrelakoak, gaur, pekatu txiki dira.

Oituta egoan bera orretara eta irribarrez artu eban emon nai izan eutsen ostikadea.

Agur Pier. Ni baiño gaztetxoago joan zara.

Guk baiño neke geiago erriaren alde emonda.

Gizonen txikikerietatik askatu zara.